en fy eu mk sl ga

Colm eta James Joyce

Donostia Book Club taldeak "A Portrait of the Artist as a Young Man" izango du mintzagai.

Aurretik, Colm Ó Ceallacháin idazlea ezagutzeko aukera izango dute irakurleek. Beste hitzak–Other Words programaren barruan une honetan Donostian egonaldia egiten ari den Ó Ceallacháinek bere ibilbidearen eta asmoen berri emango dio taldeari. Horrekin batera, irlandar hizkuntzaren eta kulturaren zenbait alderdi azaltzen saiatuko da.

NOIZ

November 06
19:15

NON

Mandasko Dukea aretoa