en fy eu mk sl ga

Chivite Euskal Herrira bueltan

Beatriz Chivitek Pekineko kea poema liburuan oinarritutako errezitaldia eskainiko du. Paula Olaz eta Javier López Jasok ekitaldirako konposatutako musikak eta Mar González Ruiz de Larramendiren bideoak lagunduko dute irakurketa.

Sarrera dohainik izango da aretoa bete arte, eta gonbidapenak Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan banatuko dira emanaldiaren egunean bertan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Antolatzaileak: Euskal Idazleen Elkartea eta Donostia Kultura.

NOIZ

September 05
19:30

NON

Club aretoa, Donostia