en fy eu mk sl ga

Hedadura urriko hizkuntzen Europako literatur zirkuitua

Donostia Kulturak eta Donostia 2016k sustatuta, "Beste hitzak–Other Words" egitasmoak hedadura urriko hizkuntzetan idazten duten autoreentzat Europan sorkuntza-egonaldien zirkuitu bat osatu nahi du, zenbait herrialdetako bazkide sarearen bitartez.

 

Helburu nagusiak honako hauek dira:

 

Proiektuaren ardatzak, berriz, hauexek dira:

Egonaldiak. Urtero, lurralde parte-hartzaile bakoitzak bi idazle bidaliko ditu beste herrialdeetara, bertan zortzi asteko egonaldiak egin ditzaten, eta herrialde kideetako bi idazle hartuko ditu. Beraz, urtero 10 idazlek parte hartuko dute proiektuan.

Literatur sorkuntza proiektuak. Egonaldietan zehar, idazleek sektore edo errealitate ezkutuen inguruko gaiak landuko dituzte, eta literatur testu bat izango da beren azken emaitza; betiere, komunitate hartzailearekin harremanean eta sorkuntza prozesuari ekitaldi publikoen bidez ikusgarritasuna emanez.

Itzulpenak. Egonaldietan sortutako testuak bazkide guztien hizkuntzetara itzuliko dira, baita ingelesera ere. Era horretan, “beste hitzak” eta “besteen hitzak” geureganatuko ditugu.

Webgunea. "Beste hitzak" egitasmoko lanak, eta baita sorkuntza prozesua bera ere, webgune honetan jaso eta argitaratuko dira. Hori izango da proiektuaren edukia ezagutarazteko oinarri nagusia.